GAUTEGIZ-ARTEAGAKO 2019 URDAIBAI KOPA

  • 08/09/2019
Población
ARTEAGA
Provincia
BIZKAIA
Distancia
17,000
Ascenso acumulado
978
Descenso acumulado
0
Página web
http://www.urdaibaikopa.eus/
Competición
BIZKAIKO MENDI LASTERKETEN 2019
Más información
Gautegiz-Arteaga Bizkaiko barnealdean eta iparraldean dagoen udalerria da, Busturialdea eskualdekoa. 13,57 km2 ko azalera du. Iparraldean Ibarrangeluko udalerriarekin egiten du muga, mendebaldean Oka ibaiarekin, ekialdean Ereño eta hegoaldean Kortezubiko udalerriekin. Urdaibaiko Biosfera Erreserba bera da, hain zuzen ere, bisitariak erakartzen dituen gune nagusia, hango naturaz, paisaiaz eta hondartzez gozatzeko leku aproposa.
Urdaibai Bird Center, Gautegiz-Arteagan dagoen naturaren museo bizia da. Jendaurrera irekita dago hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko.
Gautegiz-Arteagako eraikinik garrantzitsuena "Arteagako dorrea" edo gaztelua da. Erdi Aroko dorretxe baten hondarren gainean berreraiki zen, Eugenia Montijokoaren aginduz, Napoleon III.a bere senarraren garaian. Gaur egun, Arteagako dorretxean jatetxe eta hotel txiki bat daude.
Gaztelu-Zar elkartearen aurrean izango du irteera goizeko 10,30etan, 17 kilometroko luzera eta 970 metroko malda positiboa duen ibilbidea burutzeko.
Gaztelu-Zar elkartetik irten eta kilometro bateko ibilbidea egingo dugu herri barrutik, Andra Mari eliza atzean utzi eta Errekalde auzotik, Ereñozar mendia inguratzen duen bidezidorra hartzeko. Basondo atzetik, Santimamiñeko baselizaraino helduko gara eta hemendik, kobetarino igongo gara euren atzean hasten den aldapa handiko bidezidorra hartzeko. Artadiko baso zarratuaren barrutik doan aldapa gogor honetan murgilduta, oso distantzi txikian nahiko altuera irabazten joango gara eta bapatean burua altzatu eta Ereñozarreko San Migel baselizarekin egingo dugu topo. Ereñozar atzean utzita, Ereñora jaitziko gara, herri honetatik Gautegiz Arteagara doan baso bidea hartuz Muruetaganera hekdu arte. Baratze baserri eskola albotik igaro eta Karmengo baselizara helduko gara, hemendik Tremoia auzora igotzeko eta Burretzaganako mendikaldean sartzeko. Ibilbidearen zati luze batean, kantauriar artadiko baso trinkoetatik ibiliko gara. Burretxaganeko mendikaldea atzean utzi eta Isla Bekoa auzora helduko gara, Oka ibaiaren bazterretik, Portu errotara irizteko. Arteagako gaztelua ikuspuntuan dugularik, padurak atzean utzi eta Gautegiz Arteagako herrira helduko gara, herri erdian dagoen Gaztelu-Zar elkartean lasterketa bukatzeko.
Lasterketako ibilbidean zehar, hornidura guneak izango ditugu eta hau bukatzerakoan luntx bat egongo da partehartzail guztientzat.

Participantes del equipo de carreras de montaña

Nombre Tiempo
Mireia Trigueros Garrote